Hik Hasi- Udako topaketak

Hik Hasi-ren "Udako Topaketak" ikastaroetan matrikulatu nahi baduzu, maiatzaren 29a arte egin dezakezu

2009/03/31

Suzuki-metodoa: umerik ez musika egin gabe.


Metodo hau oso interesgarria iruditzen zait, bere xedea, ez delako haurra musikari profesionala bihurtzea baizik eta haurrei, euren gaitasunak pertsona bezala garatzera laguntzea. Honetaz gain, haur guztiek musika egiteko talentua daukatela aldarrikatzen du. Hau oso garrantzitsua dela deritzot antzinako pentsamoldeek, ume asko musikaren mundutik baztertu dituztelako "ez baitira talentudunak".
Shinichi Suzuki-k haurrak hitz egiten ikasteko erabiltzen dituen jarraibideak, musika irakasteko erabiltzen ditu. Honela, metodo honek sortzen duen giro pozgarrian, haurrak, musikaz gozatzen du, baita konfidantza eta autoestimua garatu ere.
Suzuki-metodoak, badu beste ezaugarri interesgarri bat:
gurasoen papera ezinbestekoa da ikaskuntza prozesu honetan. Haur bati, hitz egiten erakusten diotenean erabiltzen dituzten errekurtsoak, orain, musika irakasteko erabiliko dituzte, haurrari etengabeko motibazioa emanez (berarekin ikasi, musika entzun...)
Hau guztia esan ondoren, ondo informatu, eta frogatzera gonbidatzen zaituztet. Nire ustez, irakaskuntza beste ikuspuntu batetik lantzeko aukera ematen du.