Hik Hasi- Udako topaketak

Hik Hasi-ren "Udako Topaketak" ikastaroetan matrikulatu nahi baduzu, maiatzaren 29a arte egin dezakezu
Mostrando entradas con la etiqueta teknologia berriak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta teknologia berriak. Mostrar todas las entradas

2009/06/08

Euskal Herriko musika-tresnak

Aurreko sarrera baten, hezkuntza eta teknologia berriei buruz aritu naiz. Honen adibide argia, webquest-ak dira.
Webquest metodologia, sarean botatzen den galdera bat da, zein hartzaileek sarean dagoen informazioa erabiliz erantzungo dute.
Metodologia hau, 1995. urtean sortu zen, eta honen helburua, gehiegizko informazioari erantzuna ematea zen.
Jarduera hezitzaile bat da, eta bilatu beharreko informazioa, internet-en dago. Kooperatiboa da, hau da, guztion artean egina. Pausuak markatuta daude eta aginduak bertan agertzen dira.
Beno, hau guztia hobeto ulertzeko, hemen daukazue Euskal Herriko instrumentuei buruzko webquest hau. Honen izenburua "Euskal Herriko musika tresnak" da. Bilaketa errazteko, alfabetikoki bilatu behar duzue. Izenburua esan dizuedan bezala, "Euskal Herriko musika tresnak" da, Lehen Hezkuntza-rako materiala da eta egileak Eneko eta Axier dira.

Oso interesgarria iruditu zait, gure ikasleek agian gehien erabiltzen diren instrumentuak (adibidez: orkestrakoak), ondo ezagutzen dituztelako, baina gure herrian erabiltzen direnak apur bat baztertuta gelditzen direnez gero, uste dut, beharrezkoa dela , instrumentu hauen ezaugarrietan, jatorrian... sakontzea. Beraz, webquest honekin, ikasleek euren kabuz lan egin ondoren, Euskal Herriko kulturara gehiago hurbiltzeko aukera izango dute. Espero dot, zuentzat ere baliagarria izatea! Hemen daukazue nahi baduzue, webquest honen eta beste batzuen helbidea: EUSKAL HERRIKO MUSIKA TRESNAK.

2009/06/02

Ikasketa prozesuaren erronka ezagutzaren gizartean

Egilea: Miren Maiztegi Garamendi


Gaur egun bizi garen gizartean, bazterkeria ekiditzeko, ezagutza beharrezkoa da. Ezagutza hau, heltzen zaigun informazioaren bidez sortzen da.
Etengabe ikasi, formatu, autoformatu behar gara, eta teknologia berriak ezagutu eta erabiltzen jakin behar dugu. Honela, produzitzeko gai izango gara.
Gaur egun ditugun tresna guztien bidez, guztiok gara ezagutzaren sortzaileak.
Teknologia berrien agerpenak, gizartearen aldaketa ekarri du, baina esan beharra dago, guzti hauen artean, Internet agertzea eta erabiltzea izan dela esparru guztietan eraginik haundiena izan duena.
Hezkuntzaren esparruan, teknologia berri hauek itzelezko eragina izan dute.
Hemen daukazue, "Ikasketa Prozesuaren Erronka Ezagutzaren Gizartean" artikuluari buruz egin dudan mapa kontzeptuala. Artikulu honetan, Carlos CastaƱo eta Inmaculada Maiz, EHUko irakasleek, gure gizartean azkenengo urteetan gertatzen ari diren aldaketei buruz hitz egiten digute, baita guztion berbetan dabiltzan kontzeptu asko argituko dizkigute.

2009/04/16

Bremengo musikariak

Bremengo Musikariak, haurrek oso gustoko duten ipuina da.
Slideshare-tik hartu dudan power point honetan, ipuinaren kontaketa, onomatopeiak, hiztegia, irakurketa-ulermena... lantzeko aukera izateaz gain, haurrek, animali bakoitzak jotzen duen musika tresnaren soinua ere entzun dezakete.
Gainera, era dibertigarri baten ikasteaz gain, haurrari, teknologia berriekin trebatzeko aukera eskeintzen zaio.