Hik Hasi- Udako topaketak

Hik Hasi-ren "Udako Topaketak" ikastaroetan matrikulatu nahi baduzu, maiatzaren 29a arte egin dezakezu

2009/04/23

Perkuzio txikia lantzeko ariketa bikaina!

Haurrekin musika lantzerakoan sarritan erabiliko dugun materiala, perkusio txikiko musika-tresnak izango dira.
Musika-tresna hauek, oso egokiak dira haurrekin lan egiteko, umeei dakitena praktikan jartzeko aukera ematen dietelako, baita musika-tresnen tinbre eta kolore desberdinak esperimentatzeko aukera ere.
Beraz, hemen daukazue haurrekin material hau oso gustora erabiltzeko ariketa bat.
Ariketa hau egin baino lehen, kurtsoan zehar, pizkanaka-pizkanaka, musika-tresna hauek aurkezten joango gara eta guztiekin ohituta daudela uste dugunean, ariketa hau egingo dugu jakiteko ia haurrek musika-tresna hauen ezaugarriak barneratu dituzten ala ez.
Ariketa, honetan datza:
Lehenengo, landutako musika-tresnen zerrenda bat emango diegu eta guztion artean gogoratuko dogu nola jotzen diren, nolako soinua sortzen duten...
Ondoren, bi taula aurkeztuko dizkiegu. Baten, musika-tresnak konposizioaren arabera sailkatuko dituzte, eta bestean, musika-tresnak jotzeko eraren arabera sailkatuko dituzte.
Honekin lortu nahi duguna da, umeek jotzen dituzten musika-trenen bi ezaugarri hauek menperatzea.
Ariketa hau, 4-5-6 urteko umeekin lantzeko egokia da, baina kontuan izan beharko dugu, geroz eta haurrak txikiagoak izan, musika-tresna kopuru txikiagoa erabili beharko dugula, eta alderantziz.

Musika tresnak: Kaxa txinatarra, zintzarriak, marakak, panderoa, kaxa txinatar tubularra, txindatak, pandereta, bongoak, klabeak, triangelua,giroa.



Metala Egurra Larrua
---------------------
---------------------
---------------------


Astindu Kolpatu Harraspatu
---------------------
---------------------
---------------------

2009/04/19

Jos Wuytack


Duela urte batzuk, inoiz egin izan dudan ikastaro onena egin nuen.
Momentu horretan, ni Elorrixoko Musika Eskolan lanean nengoen, eta Jos Wuytack-ek Donostian ikastaroa emango zuela esan zigutenean, ume txikiekin lan egiten genuen irakaslego guztia joan ginen. Niretzat, itzelezko esperientzia izan zen, asko ikasi bainuen. Horregatik, nire ustez musika arloan umeekin lanean arituko garenontzat Jos Wuytacken lanaren helburua, metodologia... ezagutzea egokia izango litzateke.
Jos Wuytack-ek, Carl Orff-en ideietan oinarritzen da. Hauek musikaren pedagogia aktiboa aldarrikatzen dute eta haurrek, praktikaren bidez ikasten dute. Musika ikasteko, musika esperimentatu behar baita.
Lehen, ikastaro hauek, urtero errepikatzen ziren Irungo Musika Fundazioaren eskutik, baina badirudi azkenengo urteetan ez direla eman.
Hala ta guztiz ere, Jos Wuytack-en bibliografia asko dago umeekin lantzeko oso erraza eta erabilgarria dena.

2009/04/16

Bremengo musikariak

Bremengo Musikariak, haurrek oso gustoko duten ipuina da.
Slideshare-tik hartu dudan power point honetan, ipuinaren kontaketa, onomatopeiak, hiztegia, irakurketa-ulermena... lantzeko aukera izateaz gain, haurrek, animali bakoitzak jotzen duen musika tresnaren soinua ere entzun dezakete.
Gainera, era dibertigarri baten ikasteaz gain, haurrari, teknologia berriekin trebatzeko aukera eskeintzen zaio.

2009/04/15

Hain ederra, hain polita...

Hemen daukazue" youtube"-tik hartu dudan bideo hau erabilita, gure haurrei euskal kantutegiko abesti polit bat erakusteko aukera.
Doinua bakarrik entzuten denez, haurrek karaokea egiteko aukera daukate. Gainera, Euskal Herriko toki ederrenak ezagutzeko aukera eskeintzen die haurrei, baita guri ere.
Behar baldin baduzue, abestiaren letra "Ikusi mendizaleak" izenburua duen sarreran daukazue.
Asko gozatu!