Hik Hasi- Udako topaketak

Hik Hasi-ren "Udako Topaketak" ikastaroetan matrikulatu nahi baduzu, maiatzaren 29a arte egin dezakezu

2009/06/19

Orff-en perkusio musika-tresnak

Jos Wuytack-en metodologiari buruz aritu naizenean, Orff-en perkusiozko musika-tresnen garrantzia azpimarratu dut, hauekin haurrek, musika esperimentatzeko, sentitzeko, konpartitzeko... aukera baitute.
Horregaitik, Irune Urteaga-rekin batera, multimedia hau prestatu dugu, material osagarri bezala, 6. mailako neska-mutilekin lantzeko.
Lan honetan agertzen den materiala, saio desberdinetan lantzeko da. Adibidez, plakadun musika-tresnak aztertu ondoren, hauekin jolasak, abestiak jotzen... ikasiko dugu. Eta honela, beste talde guztiekin.
Espero dut, zuentzat material baliagarria izan dadila. Dena den, gauza guztiak hobetu ahal direnez, prest gaude zuen iradokizunak jasotzeko.
Eskerrik asko.

2009/06/18

Gabonetako jaialdia.

Haurrekin irakaskuntzan arituko garenez gero, aurretik esan dudan bezala, ezinbestekoa dogu, umeekin Euskal Herriko kultura osatzen duten abestiak lantzea.
Honetarako, kurtsoko sasoi egokia, Gabonetan aurki dezakegu. Euskal Herrian gabonak, kulturarekin lotura handia daukate: Olentzero-ren irudia, Basajaun, Mari Domingi...
Hauek guztiak, umeengan itzelezko lilura sortzen dute, eta gainera, gabonetako kanta asko hauekin lotuta daude. Beraz, guretzat sasoi hau oso erabilgarria da, gabonetan, jai-giroa nagusitzen denez, abestea honekin lotuta datorrelako.
Gabonetan, ia irakaskuntza-zentro guztietan, jaialdiak egiten dituzte, eta orduan, haurrek, euren familiaren aurrean kantatzeko, dantzatzeko, antzezteko aukera izaten dute.
Hemen dituzue, San Jose Jesuitak ikastetxeko, Haur Hezkuntzako umeak, gabonetako jaialdian "Behin betiko" abesten.

2009/06/17

Ikusi mendizaleak

Hemen daukazue aurreko sarrera baten jarri dudan "Hain ederra, hain polita" kantaren letra. Abesti hau, aurretik esan bezala, oso egokia dela deritzot, eskolan haurrekin eta neska-mutilekin lantzeko. Honek, Euskal Herriko kantu herrikoietara hurbilduko gaitu. Gaur egun, gure gaztetxoen artean, Euskal Herriko kultura, gero eta baztertuago gelditzen da. Nire ustez, guraso eta hezitzaileon zeregina da, gure herriko kulturari behar duen besteko garrantzia ematea. Hauxe baita gure herria berezia egiten duena.
Ni txikia nintzenean, euskaldunak ginen ume guztiak, hemen aurkezten dudan bezalako abesti asko genekien, eta nire gogorapena da, guztiok batera (etxean, txangoetan, kotxean gurasoekin...) abesten genituenean, elkartasuneko giroa sortzen zela.
Beraz, nire ustez, ezinbestekoa da, gure herrian daukagun ondare hau, hurrengo belaunaldiei transmititzea.
Abestiak dioen bezala, Euskal Herria, hain ederra eta hain polita denez, hemengo helbide honetan, Euskal Herriko paisaiarik ederrenetarikoak ikusteko aukera dekozue:
Euskal Herriko argazkiak.

Ikusi mendizaleak,
baso eta zelaiak,
mendi tontor gainera,
igo behar degu.


Ez nekeak, ez da bide txarra:
gora, gora, neska-mutilak, a,a,a,
Gu euskaldunak gara,
Euskal Herrikoak.(bis)


Hemen mendi tontorrean,
euskal lurren artean,
begiak zabaldurik,
bihotza erretan.


Hain ederra, hain polita da ta;
gora, gora Euskal Herria, a,a,a,
Gu euskaldunak gara,
Euskal Herrikoak.(bis)


2009/06/08

Euskal Herriko musika-tresnak

Aurreko sarrera baten, hezkuntza eta teknologia berriei buruz aritu naiz. Honen adibide argia, webquest-ak dira.
Webquest metodologia, sarean botatzen den galdera bat da, zein hartzaileek sarean dagoen informazioa erabiliz erantzungo dute.
Metodologia hau, 1995. urtean sortu zen, eta honen helburua, gehiegizko informazioari erantzuna ematea zen.
Jarduera hezitzaile bat da, eta bilatu beharreko informazioa, internet-en dago. Kooperatiboa da, hau da, guztion artean egina. Pausuak markatuta daude eta aginduak bertan agertzen dira.
Beno, hau guztia hobeto ulertzeko, hemen daukazue Euskal Herriko instrumentuei buruzko webquest hau. Honen izenburua "Euskal Herriko musika tresnak" da. Bilaketa errazteko, alfabetikoki bilatu behar duzue. Izenburua esan dizuedan bezala, "Euskal Herriko musika tresnak" da, Lehen Hezkuntza-rako materiala da eta egileak Eneko eta Axier dira.

Oso interesgarria iruditu zait, gure ikasleek agian gehien erabiltzen diren instrumentuak (adibidez: orkestrakoak), ondo ezagutzen dituztelako, baina gure herrian erabiltzen direnak apur bat baztertuta gelditzen direnez gero, uste dut, beharrezkoa dela , instrumentu hauen ezaugarrietan, jatorrian... sakontzea. Beraz, webquest honekin, ikasleek euren kabuz lan egin ondoren, Euskal Herriko kulturara gehiago hurbiltzeko aukera izango dute. Espero dot, zuentzat ere baliagarria izatea! Hemen daukazue nahi baduzue, webquest honen eta beste batzuen helbidea: EUSKAL HERRIKO MUSIKA TRESNAK.

2009/06/07

Turutari

Niretzat, tronpeta, instrumentu ezezaguna da. Horregaitik, gure ikaskideak, Garbiñe Garciak, bere blogean, "Turutari"-n, tronpetari buruz, nahi beste informazio ematen digula ikusi dudanean, oso interesgarria iruditu zait zuei bere blogaren berri ematea.
Blog horretan, tronpetari buruz jakin nahi duzuen guztia aurkituko duzue: tronpetaren historia, tronpeta jotzeko metodoak,tronpeta orkestran,...
Garbiñek egindako lanean, argi gelditu da, jotzen duen instrumentua oso ondo ezagutzen duela, eta honela instrumentu hau, hain ezaguna ez dugunoi, ezagutzeko aukera eskeini digu.
Zure lana asko gustatu zait. Zorionak!!!

2009/06/04

Musikaz blai

Hemen daukazue gure ikaskidea den Sofia Santos-en bloga. Blog honen izenburua, "Musikaz blai" da. Niri oso interesgarria iruditu zait, nire blogaren gaiarekin zerikusi haundia duelako. Zuentzat ere interesgarria izatea espero dut, guztiok Musika Hezkuntzan arituko baikara. Gainera, sarrera bakoitzean informazioa oso ondo osatuta dago lotura ugari erabiliz.
Badu, Suzuki metodoari buruzko sarrera bat ere. Honekin, nire blogean aurki dezakezuen Suzuki metodoaren sarrera osatu daiteke.
Blog honetan, musika arloari buruz informazio ugari aurki dezakezue.
Anima zaitezte irakurtzera Sofiak,itzelezko lana egin baitu!

2009/06/02

Ikasketa prozesuaren erronka ezagutzaren gizartean

Egilea: Miren Maiztegi Garamendi


Gaur egun bizi garen gizartean, bazterkeria ekiditzeko, ezagutza beharrezkoa da. Ezagutza hau, heltzen zaigun informazioaren bidez sortzen da.
Etengabe ikasi, formatu, autoformatu behar gara, eta teknologia berriak ezagutu eta erabiltzen jakin behar dugu. Honela, produzitzeko gai izango gara.
Gaur egun ditugun tresna guztien bidez, guztiok gara ezagutzaren sortzaileak.
Teknologia berrien agerpenak, gizartearen aldaketa ekarri du, baina esan beharra dago, guzti hauen artean, Internet agertzea eta erabiltzea izan dela esparru guztietan eraginik haundiena izan duena.
Hezkuntzaren esparruan, teknologia berri hauek itzelezko eragina izan dute.
Hemen daukazue, "Ikasketa Prozesuaren Erronka Ezagutzaren Gizartean" artikuluari buruz egin dudan mapa kontzeptuala. Artikulu honetan, Carlos Castaño eta Inmaculada Maiz, EHUko irakasleek, gure gizartean azkenengo urteetan gertatzen ari diren aldaketei buruz hitz egiten digute, baita guztion berbetan dabiltzan kontzeptu asko argituko dizkigute.