Hik Hasi- Udako topaketak

Hik Hasi-ren "Udako Topaketak" ikastaroetan matrikulatu nahi baduzu, maiatzaren 29a arte egin dezakezu

2009/05/27

Hik Hasi-Udako topaketak

Jende ugarik eman du izena dagoeneko X. Udako Topaketa Pedagogikoetan. Uztailaren 1, 2 eta 3an izango dira Topaketak Donostian. Guztira 31 ikastaro eskeintzen dira. Nire ustez, hauetariko asko oso interesgarriak dira, baina badaude batzuk bereziki Musika arlora zuzenduak. Hauek dira:
- 0-5 urteko haurrentzat kantu eta jolasak.
- Euskal dantzak (Lehen Hezkuntzan)
- Orkestra musikaterapeutikoak.
- Munduko dantzak (Haurrentzako dantza ludiko eta
integratzaileak).
- Imanol Urbietaren musikaren bidetik.
- Musika: AUDACITY, software askea.
Ikusten duzuenez, oso interesgarriak dira Musika arloa haurrekin hobeto lantzen ikasteko.
Duela urte batzuk, Udako Topaketa hauetan, Jose Ramón Vitoria-k eman zuen, "Musika Hezkuntza Berezian" ikastaroan matrikulatu nintzen. Niretzat, oso esperientzia polita izan zen, eta uste dut ahal baduzue merezi duela honelako ikastaroren baten parte hartzea, gure formakuntzarako oso aberasgarria izan daitekelako, eta hemen, material erabilgarri ugari aurkituko duzuelako.
Esan didatenez, zenbait ikastaro jada itxita daude, baina oraindik ere badago beste batzuetan izena emateko aukera.
Animatu zaitezte! Izena emateko:www.hikhasi.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario